XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

H.- Eta berri gutxiago azaltzen direla.

J.U.- Seinale ona da hori.

Baina beste herrietan zer gertatzen da?

Oraindino lehen kutsatuak agertzen ari direla.

Jendeak ez daki kutsatua dagoena.

Eta Bermeon zergatik dakigu zenbat dauden?

Bermeoko gazte-pila batek froga egin zuelako, batez ere 25 eta 35 urte bitartekoek.

Elkartuta gaudenak ere adin horretakoak gara.

Hortik kanpokoak gutxi.

Baina orain T-4an badauzkagu gazteen proiektuak, eta badaude 16 urtetik 25 urtera bitartekoak.

Baina gutxi.

Gazteak ez dira elkartzen, ez dute testik egiten... Zergatik?

Drogazaleak zein adinekoak dira?

25 urtetik 40ra bitartekoak.

Horiek egin dituzte frogak.

Baina jende gazteak arriskurik ez duela uste duenez, ez du egiten.

Nik uste dut askoz gehiago garela.

Eta jendea lasaitu egiten da frogetan seropositibo gutxiago azaltzen direlako.

Eta pentsatzen du konponduko dela arazoa: Eurekin bukatuko da arazoa eta kito.

Baina, gero dardaraka hasten da jendea bat hiltzen denean.

Ze Bermeon esan egiten da.

Bilbon, ostera, denak gripeak jota hil dira, HIESak ez du inor hiltzen Bilbon.

Ez da zabaltzen.

Eta gaisorik dagoen bitartean ere gorde egiten da eta baztertu.

Geure buruari sarritan geuk ukatzen diogu maitasuna sentitzea, beldurrak eraginda BELDURRAK ERAGINDA.- A causa del miedo.

Edozein gaitz daukana saiatzen da bere min horiek ateratzen, adibidez beste batekin hitz eginda.

Guri zer gertatzen zaigu?

Nik ez diot jendeari esan HIESa daukadala.

Gorde egin behar.

Gezurra esaten ibili behar duzu egunero.

Nik uste dut antzezle onenak gu geu garela.

Mundu honetan ez dago maitasunik, ez dago ezer.

Nola eduki sexu-harremanak esan behar badut GIBa daukadala?

Sarritan preserbatiboa erabiltzea arazo da, susmagarria delako askorentzat.

H.- Bikoteetan BIKOTE.- Bi+kote. Pareja. Era berean: hirukote, laukote... ere gorde egiten da?

J.U.- Nik uste dut baietz.

Gu kutsatuta eta elkartuta gaudenak saiatzen gara horrelakorik gerta ez dadin.

Baina nik uste dut gehienek ez dutela sexu-harremanik, eta dauzkatenean preserbatiboa erabiltzen dutela.

Baina ezer gabe ari denik ere bai, badago jendea.

Ez dakit askorik izango den.

Baina hori ez da gure errua ERRU.- Kulpa.

Gizartearen errua da hori, jendeak uste duelako normalena dela preserbatiborik ez erabiltzea.

Eta, kasu horretan, kutsatuta ez dagoenak ez dauka besteak baino arrisku handiagoa.

Besteak seropositiboari gaitzen bat kutsatzen badio, hau hil egin daiteke.

Eta hori da gure arazoa.

T-4 elkartea

H.- Inkomunikazioaren arazoa aipatu duzu.

Elkarte hauen helburu HELBURU.- Xedea, asmoa. Objetivo. nagusia elkarri laguntzea da?

J.U.- Lehenengoa da toki bat edukitzea berton elkartzeko, eta gero informazioa banatzea BANATU.- Partitu. Distribuir.

Nik uste dut jendea etortzen dela komunikazio bila.

Eta segurtasuna du hemen barruan.

Konfidentzialtasuna daukagu hemen, eta beste arau batzuk ere bai jendea seguru egoteko.

Eta informazio asko daukagu.

Eta informazio hori kanpora zabaltzen dugu: kanpainak, aldizkariak.

Eta kalean zenbait alor lantzen ditugu.

Adibidez, emakumeen gaiak.

Orain pare bat urtera arte emakumeak hil egiten ziren, azterketa ginekologikorik ez zutelako.

GIBa duten emakumeek sarritan minbizi MINBIZI.- Cáncer bat izaten dute beren parteetan.

Guretzat nahiko inportantea izan da azterketa ginekologikoa lortzea.

Eta arrantzaleen proiektua ere bada, Bermeotik zuzendua, Txo Press aldizkaria.

H.- Zergatik arrantzaleentzako?

J.U.- Lehorreko LEHOR.- Tierra firme langilea eta itsasokoa berdinak ez direlako.

Arrantzaleak ez dauka medikurik itsasontzian.

Eta formazioa Nautica eskoletan eta hartu beharko du.

Eta prebentzio-neurrirako zerak ere eduki behar dira itsasontzietan, adibidez, preserbatiboak.

Lehenago ez ziren egoten itsasontzietan.

Eta nik birusa Afrikan hartu nuen, itsasoan lanean egon nintzenean.

Orain badaude itsasontzietan, eta banandu egiten dira.

Gehiago zer lortu dugun?

Birusa duen arrantzaleak lehorrekoak baino errazago lortzen du beharra uztea Aseguru Sozialaren babesarekin.

Eta lehen ez.

Gazteen proiektuak ere badaude.

Eurak hasi dira informazioa zabaltzen.

Homosexualek ere beren taldea daukate hemen.

Kartzelako proiektua ere badaukagu, 25 laguneko talde bat daukagu, elkarrekin hitz egiteko.

Adibidez, lehenago esan dizudana, arazo-pilo bat daukagula maitasuna sentitzeko.

Ni orain maiteminduta nago MAITEMINDUTA EGON.- Maitasunez txoratuta egon. Estar enamorado/a.

Txoratuta nago, benetan!

Guk sentimenduak azalean dauzkagu.

Negar erraz egiten dugu, barre ere bai.

Guk inork baino gogo handiagoa daukagu bizitzeko, gure epea EPE.- Plazo oso motza delako.

Guk zoriontsu izateko ez dugu ezer askorik behar: goizean eguzkia nola irteten den ikusi..., eta euria ari badu ere pozik, bizirik gaudelako.

Gu ez gaude etsita ETSITA EGON.- Estar desesperado, jende askok hori uste badu ere.

Hori beste pertsona bati esaten badiozu, ez du ulertzen.

Eta guk hori guztia atera egin behar dugu.